Maiatzaren 7an, asteazkena, gure ikastetxeak, Pedro de Atarrabia DBHItik, ingelesezko hiztegi lehiaketa zirraragarri batean parte hartu zuen, Iruñeko Baluarten. Gure ordezkaria, Manel Talbi, bikain aritu zen.Manelek arrakastaz gainditu zituen lehiaketaren hainbat txanda, brochure, frigerator, qualification eta vocabulary bezalako hitzak biltzen zituen hiztegi zabala erakutsiz (beherago dago lehiaketan agertutako hitzen zerrenda). Azken saria irabazi ez zuen […]
Europako Gazte Parlamentua
Joan den apirilaren 4, 5 eta 6an, Olaya Pérez Bacok (4. A) eta Anai Zamora Garcíak (4. B) “Europako Gazte Parlamentuan” parte hartu zuten. Hezkuntza eta kultura proiektu bat da, jarduera politikoan hasteko esperientzia bat eta Europako gazteek kontinente zaharraren orainaz eta eraiki nahi duten Europaz zer pentsatzen duten entzuteko mekanismo bat dena. Iruñerriko Santa Teresa, La […]
FIRST Lego League saria
Amaia Rozas Juanarena 4.A mailako ikasleak, bere “FSINGENIUM Team” taldearekin batera, “FIRST Lego Leagueko Munduko Houston Txapelketan” parte hartu du joan den apirilean, Sari Irabazlearen Finalista lortuz. Diseinatu duten berrikuntza proiektua katamaran formako zunda koordinatuen sistema bat da, ozeanoan zehar uraren parametro desberdinei buruzko datuak biltzen dituena, itsas ikertzaileei beren ikerketa lanetan laguntzeko. Datu horiek […]
UBUNTU, Elkarbizitzaren III.Azoka
KIMIKA SCAPE ROOM: MANYAREN SEKRETUA
Martxoaren 24-ean DBH4.mailako ibilbide zientifikoko ikasleak kimikan oinarritutako scape room batetan parte hartzeko aukera izan zuten. Txanda desberdinak antolatu ziren ikasleak 4-5 pertsonetako taldeetan parte hartuz. Bertan klasean landutako kontzeptuen inguruko enigma eta froga desberdinak argitu zituzten. Oso jarduera interesgarria izan zen eta ikasle guztiek lortu zuten erronka gainditzea. Atarrabiako udalari eskerrak eman nahi dizkiogu […]
BURLINGTON: ERRESUMA BATUA IKASGELARA HURBILTZEN
Ingeles Departamentuak antolatutako jardueren esparruan, eta Burlington Books argitaletxearekin lankidetzan, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako ingelesezko hainbat hitzaldi kultural egin dira. Erresuma Batuko ezagutzan eta kulturan oinarritutako hitzaldi horiek hezkuntza-esperientzia dinamikoa eta parte-hartzailea eskaini zuten. Hizlari gonbidatuak lehiaketa moduko formatu bat erabili zuen, “¿Quién quiere ser millonario?” estilokoa, ikasleen inplikazio aktiboa sustatuz, historiarekin, […]
ACNEAE IKASLEENTZAKO LAGUNTZAK
BOEn honako hau argitaratu dela jakinarazten dizuegu, eta zuen interesekoa izan daitekeela uste dugu: Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2025eko apirilaren 23ko Ebazpenaren laburpena. Ebazpen horren bidez, hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako laguntzetarako deialdia egin zen 2025-26 ikasturterako. · Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko apirilaren 30etik irailaren 11ra. Bete beharreko inprimakia eskabideak aurkezteko epean egongo da eskuragarri web-fitxan. […]
STEAM FAIR Nafarroa 2024/25
Joan den ostiralean, apirilaren 11n, Jimena González Pérez, Amaia Murizabal Guillén, Inés Pinet Clerc eta Itsaso Ruiz Arraiza 1. A gelako ikasleek Nafarroako Hezkuntza Departamentuak deitutako “STEAM FAIR Navarra 2024/25” programan parte hartu zuten. 15 kg-ko pisua jasateko gai den paperezko zubi bat eraikitzeko proiektua erakutsi zuten, eraikitzeko prozesu osoa ingelesez azalduz. “Garapen Jasangarriaren Saria” jaso zuten beren kategorian. […]
BIGARREN EBALUAKETAKO AMAIERAREKIN, IGERIKETA JARDUERA AGURTZEN DUGU GORPUTZ HEZKUNTZAN
Guztiengandik aski ezagunak dira jada igeriketa eta ur jardueretako onurak, baina gainetik ere gorputz hezkuntzako ikasgaiaren helburu desberdinak eskuratzen laguntzen digu, hala nola; gorputzaren garapen integrala, motrizitate eta koordinazioaren hobekuntza, kontzentrazioa eta diziplina hobea, ziurtasuna eta bizitzarako abilezia eta autoestimua eta hobekuntza emozionala beste batzuen artean. Hori dela eta, jarduera hau aukeratu dugu gure programazioaren […]
EMAKUMEA ETA KIROLA
Otsaila bukaeran eta apirilaren hasieran, “emakumea eta kirola” gaiaren arira, gure zentroan bi jardunaldi ospatu ditugu DBH 4. mailako ikasleekin. Itziar Rekalde borroka olinpikoko eta Jaione Ekisoain judoko goi mailako kirolariak izan ditugu gurean. Euren kirol ibilbidea, esperientzia eta ikaskuntzen inguruan mintzatu dira. Kirolarengandik jasotako pasarte, ikaskuntza eta bizitzarako aplikagarri diren ezaugarriez gain ere, praktika […]
«READ IT»
Ingeles departamentutik eskerrak eman nahi dizkiogu British Councilen “Read it!” Volume 2 ekimenean parte hartu duten ikasleei: Ibai Onecha, Javier Casimiro, Julieta Santos, Lukas Silva, Anne Gomez, Manel Talbi, Jon Goñi eta Keira Ciriza.Lehiaketa hau bideo labur bat egitean datza, irakurri duten eta gustatu zaien liburu baten aipamen edo kritika batekin, baita beste ikaskide batzuei […]
UGAZTE: APIRILEKO AGENDA
EGIN KLIK IRUDIAN JARDUERA GUZTIETARA SARTZEKO
ASTE SANTUA 3 HERRI:
BAZTAN ABENTURA PARK + BERTIZ NATUR PARKEA APIRILAK 25, OSTIRALA: 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta (2012- 2007 urteetan jaiotakoak) ARBOLISMO BERTIZ ABENTURA PARKEAN Narbarten: soka zirkuitoak alturan, zuhaitz artean. Zirkuito desberdinak daude adina eta zailtasunaren arabera. Baztan Abentura parkeko TIROLINA ERRALDOIAK: 300-460 metro luzerako 4 tirolinaz osaturiko zirkuitua. 120 metroko altueran daude, ikuspegi zoragarriak!!! Oso polita […]
- 1
- 2
- 3
- …
- 18
- Next Page »