Otsailaren 11an Andrea López Méndez aurrez aurre ezagutzeko aukera izan genuen, gizonezkoen RFEF 3. mailan arbitratu duen Nafarroako lehen emakumea, NKJFIak antolatutako “emakumea eta kirola” programaren eskutik. Futboleko arbitro taldearen garrantziaz mintzatu zen, bere prestakuntzaz eta bere kirol munduan izandako esperientziaz ere. Gozatu genuen bere kontuekin eta bere lekuan jarriarazi gintuen jokaldi ezberdinak aztertuz. ¡Mila esker bisitagatik eta erreferente izaten jarrai zaitezen!






