Azaroaren 22an alemaneko ikasleekin egon ginen Herta Müllerren erakusketa ikusten Zitadelan. Gure ikasleek beren poesiaren bertsio propioa egin zuten. Esteka honetan, egindako irteeraren aurkezpena ikus dezakezu.
Pedro de Atarrabia COP19arekin
Planetaren defentsan egiten diren ekintzei laguntzeko, COP29aren ospakizuna aprobetxatu nahi dugu gure planeta jasaten ari den arazo klimatikoak erdigunetik ikusteko. DBHko 4. mailako ikasleek eta Ikastetxeek entzutea nahi dugu, horregatik kalera atera gara «BERAK BABESTEN GAITU, BABESTU EGIN BEHAR DUGU» leloarekin. Ikasleek manifestu bat irakurri dute, euskaraz zein gaztelaniaz, ikastetxearen kanpoaldean. Bertan, aisialdietan prestatu duten […]
Elvia Gómez, aztarnaria
Pedro de Atarrabiako DBHko 1. mailako ikaslea, @elvialarastradora (bere instagram kontuaren izena), naturaz eta miaketaz maiteminduta, kutsatu egin nahi zaitu. Dokumentalak egitea eta animaliak salbatzea amesten du. «Cosas que me flipan de los animales» liburuaren dibulgatzailea eta idazlea da. Radio Euskadirako elkarrizketa bat egin du ikastetxean. Bertan, landara egindako ihesaldiak kontatzen ditu, naturarekin gozatzeko, natura […]
GABONETAKO SASKIAK
Ikasketa-bidaiara joango diren DBHko 4. mailako ikasleak abenduaren 13an, Gabonetako oporren aurretik, ikastetxean egingo diren hiru saskien zozketarako txartelak saltzen ari dira. Hauek dira saskiak ZORTE ON!!
GAZTELEKU
Ikasturtea Frantzian
2025/2026 ikasturtean Frantzian urte akademiko bat egin nahi duten ikasleentzat Nafarroako Gobernuaren deialdia argitaratu da. Programaren ezaugarriak honako esteka honetan kontsulta daitezke: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/convocatoria-de-plazas-escolares-para-participar-en-el-programa-academico-de-curso-completo-en-francia Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek parte har dezakete.Aurkeztu beharreko dokumentuetako bat da 1. ebaluazioko ziurtagiria edo noten buletina (frantseseko ikasgaiaren nota kualitatiboa barne, […]
GAU BELTZA & HALLOWEEN: beldurrezko kontakizunak lehiaketako sari banaketa
Hauek izan dira Gau Beltza/Halloween egunean egindako beldurrezko kontakizunak lehiaketan saritutako ikasleak: -1. – 2.DBH: NAIARA DOMINGUEZ 1I -3. – 4.DBH: ANA ENCISO 4ºC
Halloween
Ikastetxeko irakasle eta ikasleen laguntzarekin, galaz jantzita harrera egingo diougu HALLOWEENi. Jarduera hauek egingo dira: – Apainketa: ikasle talde guztiek beren gelako ATEA apainduko dute eta institutuko SARRERA apaintzeko ere zerbait prestatuko dute (sarrera guztien ekarpenekin apainduko da). – Istorio laburren lehiaketa: parte hartzea bolondresa izango da. Ikasleek Halloween / Gau Beltza / beldurra gaiarekin lotutako istorio labur bat […]
Zinemara goaz!!
Urriaren 22an, Elkarte hispaniar-alemaniarrak antolatutako “Tu belleza no vale nada…” filmaren proiekzioan parte hartu genuen. Izenburu honek haur kurdu batek alemaniar kulturan integratzeko egin duen saiakera islatzen du, abesti turkiar bat itzultzen du ikaskide bati errezitatzeko. Jarduera honetara urriaren 22an 3ºESOko eta 2.DBHko alemana ikasten ari diren ikasleak joan ziren.
Irlandan astebete
Urriaren 1etik 8ra bitartean, 3.DBHko 50 ikaslek astebetez gozatu dute Irlandan. Egoera errealetan ingelesa praktikatu dute, herrialdeko kultura ezagutu dute eta Irlandako familiekin bizi izan dira.
Sarean euskaraz
Joan den urriaren 14an, DBHko 4. mailako D ereduko ikasleek Euskarabideak antolatutako Sarean Euskaraz ekimenean parte hartu zuten. 8. edizioa du eta Iruñeko Baluarten egin zen.Goiz osoko jarduera horretan, Iruñerriko beste hainbat ikastetxetako ikasleekin batera, sarean eta zenbait teknologiatan euskaraz aritzeko proposamenetan parte hartu zuten ikasleek. Horrez gain, Egunean Behin jolas ezagunaren berri jaso zuten […]
2024 / 2025 FAMILIEN BILERAK
Irailaren 25ean
2024-2025 IKASTURTEAREN HASIERA: Irailak 5
Irailaren 5ean emango diogu hasiera 2024-2025 ikasturteari, irakasle tutoreen aurkezpenarekin. Lehenengo eguneko ordutegia 8:20tik 11:00etara izango da. Ostiralean, hilak 6, ohiko ordutegia izango da, 8:20tik 14:20ra. 2024/2025 ikasturteko informazio boletina
- 1
- 2
- 3
- …
- 16
- Next Page »