Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutako Jakin Mina programako hitzaldien diploma-banaketa:
Ikastetxeko ikasle hauek: Héctor Iriarte Sagati (4.A), Oihan López Bláquez (4.B), Nerea Jiménez Zabalza (4.B), Unat Lasa Soto (4.G), Eider Lafuente Eulate (4.G), Ainhoa Iriarte Arrarás (4.G), Nahiane Guibelalde Urtasun (4.F) eta Naroa Olaetxea Enriquez (4.G), Nafarroako Unibertsitateko Museoan izan ziren Jakin-Mina programaren ziurtagirien banaketa-ekitaldian.
Jakin-Mina adituen eskutik emandako diziplina anitzeko hitzaldi-programa da, ikasleen ezagutza-horizontea zabaltzea eta jakin-mina sustatzea helburu dituena. Ekitaldia Museoan egindako bisita gidatu batekin amaitu zen.





