| Apirilaren 20tik 30era Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko erdi mailako zikloetan izena emateko epea zabalik egongo da. Izen-ematea esteka honen bidez egin dezakezue: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/lanbide-heziketako-eta-arte-plastikoetako-eta-diseinuko-erdi-mailako-zikloetan-izena-ematea Estekak izapideen fitxa honetara garamatza. Aukera bat dago harpidetu eta izena emateko prozesuan eta emaitzetan zehar sortzen den informazioa jasotzeko. Hala egitea gomendatzen dizuegu: |
| Ohikoa den bezala, ikastetxean informazioa ematen diegu familiei eta ikasleei izena emateko prozesuari buruz. Aurten ere egingo dugu, hain zuzen ere martxoaren 26an, 16:30ean, ikastetxeko areto nagusian. Beraz, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. |



