DBH amaitu ondoren prestakuntza etapa berriak hasteak orain arte baino gastu ekonomiko handiagoa ekar dezake. Familiei liburuak eta materiala erosten laguntzeko, besteak beste, administrazio publikoek beka eta laguntzen deialdia egiten dute. Martxoaren 19tik aurrera, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren deialdia zabalik dago, eta esteka honen bidez deialdi horretara sar zaitezke: https://www.becaseducacion.gob.es/becas-y-ayudas/fp-bachillerato-otros/tipos-de-becas.html Geroago, Nafarroako Gobernuaren deialdia […]
Nafarroako Parlamentura bisita
3. mailako ikasleek, Geografia eta Historiako irakasleekin batera, Nafarroako parlamentua bisitatu dute. Bertan, Estatu demokratiko baten berezko erakundeak gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Estatuen antolaketa politikoa 3. mailako curriculumaren parte da. Irteera aprobetxatuz, garai modernoko eraikinak bisitatzen ditugu, maila honetako curriculuma ere aztertzen dutenak.
2023/2024 ikasturterako hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzak.
Hezkuntza Bereziko Beken eta Hezkuntza Laguntzaren Berariazko Premia duten ikasleentzako Laguntzen deialdiari dagokionez, honako hau gogorarazi behar da: – Dokumentazio guztia aurkezteko azken eguna apirilaren 16a da. – Deialdiaren oinarriek adierazten duten bezala, edozein dela ere aukeratutako aurkezteko modua, eskabidea epe barruan aurkeztea eskatzailearen erantzukizuna izango da beti. Hau da Nafarroako Gobernuaren Izapideak fitxaren esteka: […]
«ATXIKITU GABEKO» IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN DATAK: APIRILAREN 8TIK 12RA
2024-25 ikasturterako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleak onartzeko prozesuaren eskabideak apirilaren 8tik 12ra bitartean aurkeztuko dira. Onartzeko behin-behineko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira, eta erreklamazioak eta uko egiteak uztailaren 27tik 1era egingo zaizkie behin-behineko zerrendei, lehen aukerako ikastetxean. Erreklamazioak uztailaren 2an ebatziko dira. Behin betiko zerrendak uztailaren 3an jakinaraziko dira eta epe arrunteko matrikula epea […]
Comercium epistularum
Commercium Epistularum Espainiako (eta Europako) zenbait zentroren artean latinezko korrespondentzia lantzeko materialak partekatzeko sortutako gunea da. Gure ikastetxeko latineko 4. mailako ikasleak Cartagenako (Murtzia) BHI bateko ikasleekin karteatu dira. Hauek dira jaso ditugun gutun batzuk. ESKERRIK ASKO!
DONIBANE LOHIZUNERA FRANTSESEKO IKASLEEN BISITA
Martxoaren 25ean 2.DBHko frantseseko ikasleek Frantseseko Departamentuak Donibane Lohizunera antolatu duen txangoan parte hartu dute. Ipar Euskal Herriko kostaldeko hiribildu bikaina bisitatu eta bertako historia eta kulturaren zati bat ezagutzeaz gain, gure ikasleek kurtsoan zehar eskuratutako ezagutzak praktikan jarri ahal izan dituzte benetako eta eguneroko komunikazio egoeren bidez. Parte hartzaile guztiek primeran gozatu dute jardueraz […]
Ohaltzara/Eszenarako jauzia
Martxoaren 20an eta 21ean, DBHko 2. mailako ikasleek “Ohaltzara/Eszenarako jauzia” programako jarduera batean parte hartu dute Atarrabiako Kultur Etxean. Jarduera honetan, Baketik-en “Sarako historia” antzeztu da, eskola-jazarpena jorratzen duen Antzerki Forum, eta, ondoren, hainbat jolas eta eztabaida egin dira gaia lantzeko.
Rapoesía
Atzo 3G taldeak beste 6 ikastetxetako talde askorekin batera Rapoesia ekitaldian parte hartu zuen. Burlatako kultur etxean erakutsi ahal izan zuten bigarren ebaluazio honetan egindako lan guztia. Guztira 300 ikasleek arteaz, rapaz eta poesiaz gozatzeko aukera izan zuten goiz osoan zehar. Sorpresa polita izan zen, baita ere, bertan gure ikasle ohiekin topo egitea eta haien […]
Emakumeak eta kirola
Skolae eta Gorputz Hezkuntzako sailetatik, M8a ospatzeko, Emakumeak eta kirolari buruzko hitzaldiak antolatu ditugu. Hitzaldi hauek posible izan dira Nafarroako Kirol Institutuaren programari esker. Lucia Ibarrolak eta Aurkene Arocak tenisean eta piraguan izandako esperientziak kontatu dizkiete DBH 4. Mailako ikasleei.
Ate irekiak
Ekainberrira irteera
Lehen mailako ikasleek Zestoako (Gipuzkoa) Ekain haitzuloaren erreplika bisitatu dute, historiaurrearekin bat egiteko eta arkeologia esperimentalaren bidez gizateriaren historiaren hasieran murgiltzeko. Sua, margoa eta ehiza egiteko teknikak ikasi dituzte.Oso ondo pasatu dugu!
BRITISH FAIR 2024!!
Latina
Pedro de Atarrabia DBHIko ibilbide humanistikoko ikasleek Nafarroako Museoa eta Nafarroako Artxiboa bisitatu zituzten abenduaren 14an. Oso bisita didaktikoa izan zen. Alde batetik, Museoan, Erromanizazioaren mundura hurbildu ziren, mosaikoak, milliarioak, anforak… ikusi zituzten. Bestetik, Artxiboan, latinez idatzitako eskuizkribuak ikusi zituzten eta dokumentuak berreskuratu eta zaintzeko prozesua ezagutu zuten. Oso bisita atsegina izan zen, ikasitakoa bertatik […]
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 15
- Next Page »