Maiatzaren 26an ikasturte amaierako irteera egin zen DBHko 1. mailako ikasleekin Sendavivara.Oso egun polita izan zen, eta gure ikasleek oso ondo pasatu zuten.
Latina
D ereduko DBHko 4. mailako Latineko ikasleak eta Hezkuntza arreta-ko 3. mailako ikasle batzuk Uharteko Virgen Blanca ikastetxean izan dira eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei kontatu dizkiete istoriak. Piratak, Ulises, sirenak, Polifemo… izan dira protagonistak esperientzia aberasgarri honetan.
ZORIONAK CLAUDIA, CARLA, CLOE, NAROA!!
Claudia Benet López (2ºC) eta Carla Segura Ducay (2ºD) izan dira “Clases sin humo” kartelaren irabazleak. –CLAUDIA BENET LÓPEZ, Pedro de Atarrabia Institutuko ikaslea. Banakako saria izango du: 160 euroko balea kirol-materialerako. Kartelari honako arrazoi hauengatik ematen zaio saria: Jatorrizko konposizioa, mezu argia eta ikonografia gazteengandik hurbil dago. –CARLA SEGURA DUCAY, Pedro de Atarrabiako ikaslea. […]
JAKIN-MINA
Jakin-mina 2022-2023 ziurtagir banaketa maiatzaren 25ean, MUN-Nafarroako Unibertsitateko Museoan Jaiundek, Zientzien, Arteen eta Letreen Akademiak antolatutako zikloa amaitu zen. Partehartzaileen artean gure ikasleak zeuden (Íñigo Aguado, Maialen Burgui, Haymar Leoné, Pablo Nieto, Olaia Remiro y María San Miguel) eta ziurtagiria jaso zuten. Bertan egon ziren Ana Burusco, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Transizio digitaleko sailekoa, […]
“SAREAREN ERBILERA EGOKIA, INDARKERIARIK GABE”
Pedro de Atarrabia DBHIklo 2. mailako ikasleek “Sarearen erabilera egokia, indarkeriarik gabe” inguruko tailerra jaso dute. Helburuen artean hauek zeuden: identitate digitala zer den eta nola eraikitzen den ezagutzea, sareko indarkeria mota ezberdinak ezagutzea eta aztertzea, arriskuak ezagutzea eta haien aurrean nola jokatu aztertzea…
GALKIDEA
Joan den astean, DBHko 4. mailako gure ikasleek Galkideak antolatutako tailer batzuetan parte hartu zuten, nerabeen bikoteen artean genero-indarkeriako egoerak prebenitzeko. Saioaren formatua antzerki emanaldi bat izan zen, non jeloskortasuna, xantaia emozionala, bikoteko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen rolak eta abar landu ziren.
AZKEN AZTERKETEN EGUTEGIA
Euskara egutegiaren esteka
LIBURUAREN EGUNA
Liburuaren eguneko efemeridea aprobetxatuz, DBHko 1. eta 4. mailako ikasleak, latina eta British errogramakoak, Lorenzo Goikoarengana joan dira genero berdintasuna sustatzeko, mitologiaren eta literatura eta historiaren munduko erreferentzia femenino garrantzitsuak erakutsiz: Penelope eta Medearen mitoak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan aurkeztu ziren, “El clan del oso cavernario” eleberria Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. […]
ZORIONAK, DANIELA!
Uharteko Omnia Team taldea, gure ikasle Daniela Casellasen taldea, izotz gaineko balleteko Espainiako txapeldun izan da. Joan den asteburuan Federazio Kopa ospatu zen Vielhan. Proba horrek Espainiako txapelketa maila du hainbat kategorietan: banakako Junior A, dance bakarrik eta izotz gaineko balletean. Omnia Team ballet-taldeak, Uharteko 13 patinatzailek osatzen dutenak, lehen postua lortu zuen Open-15 kategorian. […]
Biarritzen eta Bayonan FRANTSESA PRAKTIKATZEN
Pasa den apirilaren 28an, 3DBHko frantseseko ikasleek ateraldi bat egin zuten Frantziara ikasturtean zehar ikasitako guztia praktikan jartzeko. Biarritz eta Baiona hiriak ezagutzeaz gain aukera izan zuten hango biztanleekin frantsesez hitz egiteko. Oso ongi pasa zuten!
ZORIONAK AMAIA!!
Gure ikasle Amaia Rozas Juanarena FSIngenium taldeko kidea izan da eta taldea Houstonen (AEB) ospatu den FIRST LEGO LEAGUE-KO ROBOT KATEGORIAN MUNDUKO TXAPELDUN ETA TXAPELDUN ABSOLUTOA GERATU DA. FSIngenium Battery proiektuarekin sailkatu zen, offshore aerosorgailuetan (itsasoan instalatuak) emergentzia biltegiratzeko sistema berri bat garatzen duena. Taldea 12 eta 16 urte bitarteko gazteek osatzen dute, eta horien […]
JASONE OSORO
Gure ikastetxean, D ereduko 1. mailako ikasleek solasaldia izan zuten Jasone Osoro idazlearekin. “Imaginazioa eta memoria beharrezkoak dira. Guztiok jaiotzen eta hiltzen gara imaginazioarekin, baina trebatu behar dugu.”
ZORIONAK LEYRE ETA OIHANE!!!
Jakinarazi nahi dizuegu “Pedro de Atarrabia” Narratiba Lehiaketaren sariak atera direla. Lehiaketa horretan DBHko 1. eta 2. mailako gure euskara eta gaztelaniazko ikasleek parte hartu zuten.Gaztelaniazko modalitatean gure ikastetxeko bi ikaslek lortu dute lehen eta bigarren saria:Lehen saria: Leyre Ruiz Ancín 2.DBigarren saria: Oihan Redin Alonso 2. BZorionak sarituei, eta bide batez, parte hartu duten […]
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- …
- 15
- Next Page »