APSIDE elkarteko profesional batek, ikasleak lagundu ditu antsietatearen eta estresaren ezaugarriak, osagaiak eta kausak ezagutzera baita egoera horiek prebenitzeko eta aurre egitea. Bidenabarrean ere profesionalak landu du ikasleekin adimen osasunaren aurrean isiltasuna eta estigmatizazioa hausteko beharra eta laguntza eskatzen jakitea.
Emakumearen nazioarteko eguna
Pedro Atarrabia DBHIan M8a ospatu dugu hainbat jarduera eginez. Horietako bat izan da ikastetxeko patioko hesian begizta moreak jartzea, ikasleek miresten dituzten edo zerbait eskertzeko duten emakumeen izenekin. D ereduko DBHko 2. mailako ingeles ikasleek historia aldatu duten emakumeen bizitzari buruzko proiektu labur bat egin dute. Brooke Boney, Jessica Watson, Mae Jemison doktorea, Malal Yousafsai, […]
DBHko 1. mailako ikasleak CIVICANeko liburutegi publikora joan dira
Bigarren hiruhileko honetan, DBHko 1. mailako ikasleak CIVICANeko liburutegi publikora joan dira Liburutegia-Eskola programan parte hartzeko. Horren barruan, ginkana baten bidez (Mezu izkutuak), liburutegiaren funtzionamendua ikasten dute, liburutegiaren fondoak ezagutzen dituzte, taldeka lan egiten dute… Eta dena jolasaren biez. Oso esperientzia erakargarria!
DBH 1. MAILA IGERILEKUAN
Joan den ikasturtetik, Pedro de Atarrabiako DBHko 1. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako unitateetako bat egiten dute Atarrabiako igerilekuetan. Bertan igeriketa estiloak ikasi eta hobetzen dituzte eta, aldi berean, uretan jolas eta jarduera ezberdinak egiten dituzte. 7 saiotan, ikaskuntza esanguratsua ahalbidetzen da ingurune urtarrean, eta ikasle horien ohitura higienikoak hobetzen dira.
Musika Mikel Markezekin
Mikel Markez musikaria ikastetxean, Musikariak ikastetxean ekimenaren baitan.
Zorionak, Ariadna!
Ariadna Malo gure ikaslea Espainiako txapeldunorde geratu da herrialde mailako distantzia luzeko Ariadna Malo gure ikaslea Espainako txapeldunorde geradu da nazio-mailan distantzia luzeko txapelketan (3.000 metro). Zorionak, Ariadna!
“LA CASA CUARTEL DE BERNARDA ALBA”
Antzerki Tailerreko ikasleak Gayarre Antzokira hurbildu ziren urtarrilaren 23an, Federico García Lorcaren obra baten egokitzapena ikusteko. Fermin Cariñenak zuzendutako La casa cuartel de Bernarda Alba izeneko antzezpenaz gozatu ahal izan zuten eta talde tekniko eta artistikoarekin galdera-txandan parte hartu.
IPUIN KONTALARIA
Gaztelania eta Literatura Mintegiak antolatuta, DBHko 2. mailako ikasleek poesiaz gozatu zuten Oswaldo Pai eta bere Artilogioen eskutik. Errimak, jolasak, Lorca, Gerardo Diego, Gloria Fuertes, Elsa Bornemann hurbilak izan ziren guretzat grafitofonoari, xuxurlari, anagramatzaile pelotikoari eta beste artilogio batzuei.
NASERTICera bisita
Zientzien ibilbideko 4. DBHko ikasleek irteera bat egin dute Naserticera, bertako laborategi eta instalazio guztiak bisitatuz eta enpresa honetan egiten diren biologia molekularreko proba batzuei buruzko azalpenak jasoz, hala nola PCRak, kromatografiak eta analisi fisiko-kimikoak.
ABENDUAREN 22KO JARDUERAK
Pedro de Atarrabiako ikasleek gogoz parte hartu dute ikastetxeak abenduaren 22an antolatutako jardueretan eta guraso elkarteek eskainitako txokolate jatean.
ABENDUAREN 22RAKO ANTOLATUTAKO JARDUERAK
Hilaren 22an egingo ditugun jarduerak 8:30ean hasiko dira eta APYMAk antolatutako txokolatadarekin amaituko dira 12:30ean. Ikasleak ordu horretan aterako dira.
POSTAL LEHIAKETA
Dagoeneko baditugu Plastika mintegiak antolatzen duen postal-lehiaketako irabazleak. Gaztelaniaz eta euzkarazko APYMEN laguntza izan dugu. Hauek dira saritutako postalak. LEHEN SARIA NEREA ERANSUS 3F ETA IÑIGO CORRAL 3 2BC
GABONETAKO SASKIAREN ZOZKETAREN ZENBAKI SARITUA
2022ko abenduaren 15ean egindako zozketan saritutako zenbakia 4521 berdea da. Saskia hilaren 20ra arte jaso ahal izango da, 10: 00etan. Saritutako zenbakia agertzen ez bada, hilaren 20an beste zozketa bat egingo da.
- « Previous Page
- 1
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- …
- 15
- Next Page »