Martxoaren 24-ean DBH4.mailako ibilbide zientifikoko ikasleak kimikan oinarritutako scape room batetan parte hartzeko aukera izan zuten. Txanda desberdinak antolatu ziren ikasleak 4-5 pertsonetako taldeetan parte hartuz. Bertan klasean landutako kontzeptuen inguruko enigma eta froga desberdinak argitu zituzten. Oso jarduera interesgarria izan zen eta ikasle guztiek lortu zuten erronka gainditzea. Atarrabiako udalari eskerrak eman nahi dizkiogu jardueran hau aurrera ateratzeko emandako diru laguntzagatik.


