Urte berriako hasierarekin batera, neguko triatloiaren mundura gerturatu ginen Enara Oronozen bisitari esker.

Hitzaldi eta dinamika interesgarriekin ederki pasa genuen 5 aldiz Espainiako txapeldun izandakoarekin. Bere esperientziak elkarbanatu zizkigun, kirol honen nondik norakoak eman eta emakumeak kirolean duen paperarekiko hausnarketa eskaini zigun, NKJFI-k antolatutako “emakumea eta kirola” programaren eskutik. Mila esker zure ekarpenagatik eta kirola egitera bultzatzeagatik, generoaz gainetik.




