Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, mundu osoan emakumeen aurka egiten den indarkeria salatzen du, eta horiek desagerrarazteko politikak eskatzen ditu. Horretan oinarrituta, gure inguruan ezkutuan dagoen genero-indarkeriari buruzko autogogoeta-egun gisa ere ulertzen dugu egun hau. Emakumearen eskubideak errotik kentzeko eta sustatzeko beharraz sentsibilizatzeko, DBHko lehen zikloko ikasleek gogoeta horretan parte har dezaten […]
PERTSONAK GARA: giza eskubideen alde Pedro de Atarrabia ikastetxean
Ollo lehendakariordea, Martin Zabalza Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusia, Mikel Oteiza Atarrabiako alkatea, ikasleak, ikastetxeko ordezkariak eta elkarte parte hartzaileak (Nuevo Futuro eta Fénix) Aurkezpena Pedro de Atarrabia DBHIn egin da, eta, horrela, programak bultzatzen duen proiektuetako bati ekin zaio: Somos personas – Pertsonak gara. Oraingo honetan, ikasleek, irakasleek eta zuzendaritza taldeak giza eskubideekiko duten […]
PEDRO DE ATARRABIA DBHIko ATSEDENALDI AKTIBOEN PROIEKTUA
Ikastetxeak kirol proiektu honetan parte hartzeko eskatu du. Estekatik sar zaitezkete.
Gazte Bizi ekintzak
Gazte Bizi eta Gazte Bizi Plus Neguan egingo ditugun ekintzen informazioa
NAHUATL PROIEKTUA
Nahuatl Amerikako Erdialdeko hizkuntza indigena bat da. Gaur egun, El Salvadorreko Santo Domingo Guzmán herrian baino ez da hitz egiten. Hizkuntza hau berreskuratzeko, bertako ikastetxeak eta tokiko agintariek parte hartzen duten proiektu bat dago. “El Salvador Elkartasuna” GKEak urteak daramatza proiektu honekin elkarlanean. Joan den astelehenean, azaroaren 3an, ikastetxe horretako zuzendariak bisita egin zigun eta […]
AURTENGOAN ERE, IPUIN BELDURGARRIAK ETA KOMIKI IZUGARRIAK PEDRO DE ATARRABIAN DIRA
Beste behin ere, Ipuin eta Komikien Lehiaketari esker, Pedro de Atarrabia insititutuko ikasleek haien sormen beldurgarriena abian jarri dute. Lehiaketa honetan, ikasleek, ipuin labur eta komikien bitartez, kontakizun ilunak, izu, misterio eta ikaraz beteak, sortu dizkigute; irudi eta marrazkiak lagun, hotzikara eta itolarria areagotuz.Oroz gain, ikasleoi gure esker ona adierazi eta aitortza egin nahi diegu, […]
26-27 ko Frantziako Programa Akademikoa
FRANTZIAKO IKASTURTEKO DEIALDIAN INTERESA DUTEN FAMILIENTZAT 26-27 Azaroan, 2026-2027 ikasturterako Frantziako Ikasturte Akademikoaren Programaren deialdia argitaratuko da, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan eta DBHko 1. eta 2. mailan dauden Nafarroako ikasleentzat. Deialdian parte hartzen duten Frantziako ikastetxe hauek ate irekiko jardunaldi bat antolatuko dute laster. Hona hemen ikastetxe horiek emandako informazioa. Collège Mayorga (Saint Jean […]
YOUNG SCIENTIFIC EXPLORER NAZIOARTEKO SARIA. ELVIA GÓMEZ TROYA. ZORIONAK!!!
Gure ikasle Elvia Rastreadora Londresen izan da Esplorazioaren Oscar sarien galan, eta Young Scientific Explorer saria jaso du, Scientific Exploration Society (SES) ospetsuak ematen duen nazioarteko saria. Esteka hauetan irakur dezakezue bere lanaren zati bat: https://www.noticiasdenavarra.com/sociedad/2025/10/19/elvia-joven-rastreadora-navarra-historia-internacional-10236128.html Bestalde, eta ia aldi berean, Navarra TV sarietarako izendatu dute Balio Gazteen kategorian. Publikoaren bozketaren bidez erabakitzen da sari […]
Karrikaluze
Karrikaluze
IKASTURTE HASIERAKO BILERAK
Zuen seme-alabaren 2025-2026 ikasturtea aurkezteko bilerak irailaren 25ean, ostegunean, egingo dira institutuan, egiten ari den ikasturtearen arabera dagokion orduan eta tokia: 1. DBH: 16:30etatik 17:30etara Areto Nagusia.Ondoren, taldeko gelan 2. DBH: 16:30etatik 17:30etara Taldeko ikasgela 3. DBH: 17:30etatik 18:30etara Taldeko ikasgela 4. DBH: 17:30etatik 18:30etara Taldeko ikasgela Ikusi planoa webgunean edo esteka honetan.
2025-2026 IKASTURTEAREN HASIERA: Irailak 4
Irailaren 4an emango diogu hasiera 2025-2026 ikasturteari, irakasle tutoreen aurkezpenarekin. Lehenengo eguneko ordutegia 8:20tik 11:00etara izango da. Ostiralean, hilak 5, ohiko ordutegia izango da, 8:20tik 14:20ra. 2025/2026 ikasturteko informazio boletina
Ikasketa-bidaia, zozketa
Saritutako zenbakia: 96185, 8 seriekoa.
- 1
- 2
- 3
- …
- 20
- Next Page »
















