Urriaren 1etik 8ra bitartean, 3.DBHko 50 ikaslek astebetez gozatu dute Irlandan. Egoera errealetan ingelesa praktikatu dute, herrialdeko kultura ezagutu dute eta Irlandako familiekin bizi izan dira.
Sarean euskaraz
Joan den urriaren 14an, DBHko 4. mailako D ereduko ikasleek Euskarabideak antolatutako Sarean Euskaraz ekimenean parte hartu zuten. 8. edizioa du eta Iruñeko Baluarten egin zen.Goiz osoko jarduera horretan, Iruñerriko beste hainbat ikastetxetako ikasleekin batera, sarean eta zenbait teknologiatan euskaraz aritzeko proposamenetan parte hartu zuten ikasleek. Horrez gain, Egunean Behin jolas ezagunaren berri jaso zuten […]
2024 / 2025 FAMILIEN BILERAK
Irailaren 25ean
2024-2025 IKASTURTEAREN HASIERA: Irailak 5
Irailaren 5ean emango diogu hasiera 2024-2025 ikasturteari, irakasle tutoreen aurkezpenarekin. Lehenengo eguneko ordutegia 8:20tik 11:00etara izango da. Ostiralean, hilak 6, ohiko ordutegia izango da, 8:20tik 14:20ra. 2024/2025 ikasturteko informazio boletina
Ekogune
3 DBHko ikasleek Atarrabiako Ekogunean udako barazkiak landatzen lagundu dute. Ekainak 7 eta 11-an.
Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak-Behin behineko ematea
2023-2024ko Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen deialdiaren behin-behineko ebazpena argitaratu da. Ebazpen honen argitalpena Nafarroako Gobernuko Tramiteen fitxan dago: Hezkuntza Bereziko Beka eta laguntzak 2023-24 Behin-behineko balorazioarekin ados ez dauden eskatzaileek beren espedienteak berrikus daitezela eskatzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean. Erreklamatzeko eta zuzentzeko epea: ekainaren 11tik 24ra, biak barne. […]
Jakin-Mina
Joan den ekainaren 3an, Nerea Gembero, Aiora Guibelalde, Zoe Gurucharri, Martín Santos eta Ilham Talbi, ikastetxeko ikasleak, Nafarroako Unibertsitateko Museoan izan ziren Jakin-Mina programaren ziurtagiriak jasotzen. Programa hori diziplina anitzeko hitzaldi-programa da, eta adituek ematen dituzte. Programa horiek, ezagutzak zabaltzeko eta jakin-mina sustatzeko helburua dute. Ekitaldia Museora bisita gidatu batekin amaitu zen.
4.DBHko ikasleen agur-ekitaldia
Ekainaren 14an ekitaldi xume batekin ospatuko dugu gure DBHko 4. mailako ikasleen agurra. Hau izango da egitarua: 12:00 Musikako emanaldia (3. mailako ikaslea). 12:05 Zuzendaritza taldearen agurra. 12:10 1. mailako musikako ikasleen emanaldia. 12:15 Diskurtsoa ikasleen eskutik 12:25 3. mailako musikakoikasleen emanaldia. 12:30 4. mailako irakasleen diskurtsoa 12:40 Aurreskua 12:45 Ikasleei orla eta diplomen banaketa. […]
MasterChef
Aste honetan 3G taldean Hekuntza Arreta ikasgaian Master Chef txapelketa ospatu dute. Osotara 6 postre prestatu zituzten ikasleek. Hauen artean txokolate brownia, torrijak eta marrubi mouse goxoa. Ariketa honek helburu asko zituen: aurrekontu txiki batekin 20 lagunentzako postreak prestatzea, erosketak egitea, sukaldatzen ikastea, garbiketa prozesuan parte hartzea… Baina garrantzitsuena ongi pasatzea zen eta ematen du […]
Sendaviva
Maiatzaren 24an ikasturte amaierako irteera egin zen DBHko 1. mailako ikasleekin Sendavivara.Oso egun polita izan zen, eta gure ikasleek oso ondo pasatu zuten.
Baratza
Gaur Biologia eta Geologiako klasean 3.DBH-ko ikasleak udari begira baratza prestatzen egon dira, Meer proiektuaren barruan eskolari kolore berdeago bat emateko helburuarekin.
Memoria historikoa
Azken hilabetean zehar 1Gko ikasleak Atarrabian jarrita dauden 21 plaketako biografiak ikertzen aritu dira. Ikerketa egin ondoren, atzo bisita gidatua eskaini zieten 2Dko ikasleei, eta hauek adi jarraitu zituzten azalpenak. Proiektu honen helburua Atarrabiako 21 herritarrek gerra zibilean jasan zuten errepresioa ezagutzea eta honekin batera memoria historikoa lantzea da. Honetaz gain, ikasleek ibilbide bat sortu dute […]
Piraguismoa
3.DBHko ikasleek jarduera bat izan zuten Arga ibaiko ingurune naturalean piragua egiten. Ibaian gora igo, jolas ezberdinak egin eta Caparrosoko errotara jaitsi ziren. Jarduera asko gustatu zitzaien eta batzuek borondatez uretan amaitu zuten.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- …
- 18
- Next Page »