Azaroak 14an, Hezkuntza Arretako ikasgaiak antolatuta, Asun Casasolarekin solasaldi bat izan genuen. Bertan 4. mailako ikasleek, Nagore dokumentala ikusi ondoren, Asuni galdera batzuk egiteko aukera izan zuten. Ikasleek ea hitzaldiek aurrera egiten laguntzen dioten edo ea Sanferminak iristen direnean zer sentitzen duen galdetu zioten beste hainbat gauzen artean. Asunek saioak iraun zuen bitartean erantzun zintzo […]
Ariadna Malo
Ariadna Malo gure ikaslea laugarren postuan geratu da (hirugarren postutik segundo batera) Grezian urriaren 27tik 1era ospatu den Europako Junior Igeriketa Txapelketan. Zorionak txapeldun!
Ekogune
Ekogune gunean, ikasleek nekazaritza ekologikoari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk jaso zituzten. Gainera, tipula uzta eta kukulu landaketa esperimentatzeko aukera izan zuen. Horrela, baratzeko lanen bidez naturaren zaintza baloratzen ikasten dute.
BUCHHOLZEKIN ELKARTRUKEA
Dakizuenez, Buchholzeko institutuko ikasleak bisita egin digute hilaren 11tik 18ra. Klase batzuetara joango dira gurekin, baina gure ohituretatik, tradizioetatik eta kulturatik zerbait ikasteko denbora ere izan dute. Asteartean gure ikasleek Nafarroari buruz emandako klase batzuetara joan ziren. Ostegunaean, irailak 14, Iruñeko Udaletxea bisitatu zuten.
FAMILIEN BILERAK
Urriaren 5ean KURTSOA ORDUA LEKUA DBH 1. 17:00 ARETO NAGUSIA DBH 2. 17:00 BERAIEN GELAN DBH 3. 18:00 BERAIEN GELAN DBH 4. 18:00 BERAIEN GELAN
Sendaviva
Maiatzaren 26an ikasturte amaierako irteera egin zen DBHko 1. mailako ikasleekin Sendavivara.Oso egun polita izan zen, eta gure ikasleek oso ondo pasatu zuten.
Latina
D ereduko DBHko 4. mailako Latineko ikasleak eta Hezkuntza arreta-ko 3. mailako ikasle batzuk Uharteko Virgen Blanca ikastetxean izan dira eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei kontatu dizkiete istoriak. Piratak, Ulises, sirenak, Polifemo… izan dira protagonistak esperientzia aberasgarri honetan.
ZORIONAK CLAUDIA, CARLA, CLOE, NAROA!!
Claudia Benet López (2ºC) eta Carla Segura Ducay (2ºD) izan dira “Clases sin humo” kartelaren irabazleak. –CLAUDIA BENET LÓPEZ, Pedro de Atarrabia Institutuko ikaslea. Banakako saria izango du: 160 euroko balea kirol-materialerako. Kartelari honako arrazoi hauengatik ematen zaio saria: Jatorrizko konposizioa, mezu argia eta ikonografia gazteengandik hurbil dago. –CARLA SEGURA DUCAY, Pedro de Atarrabiako ikaslea. […]
JAKIN-MINA
Jakin-mina 2022-2023 ziurtagir banaketa maiatzaren 25ean, MUN-Nafarroako Unibertsitateko Museoan Jaiundek, Zientzien, Arteen eta Letreen Akademiak antolatutako zikloa amaitu zen. Partehartzaileen artean gure ikasleak zeuden (Íñigo Aguado, Maialen Burgui, Haymar Leoné, Pablo Nieto, Olaia Remiro y María San Miguel) eta ziurtagiria jaso zuten. Bertan egon ziren Ana Burusco, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Transizio digitaleko sailekoa, […]
“SAREAREN ERBILERA EGOKIA, INDARKERIARIK GABE”
Pedro de Atarrabia DBHIklo 2. mailako ikasleek “Sarearen erabilera egokia, indarkeriarik gabe” inguruko tailerra jaso dute. Helburuen artean hauek zeuden: identitate digitala zer den eta nola eraikitzen den ezagutzea, sareko indarkeria mota ezberdinak ezagutzea eta aztertzea, arriskuak ezagutzea eta haien aurrean nola jokatu aztertzea…
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 18
- Next Page »