BOEn argitaratu da Ministerioaren beken deialdi orokorra 2025-2026 ikasturterako, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak (batxilergoa, erdi-maila…) egingo dituzten ikasleentzat. Jarraian bi esteka jartzen dizkizuegu: lehenengoa, Hezkuntza Ministerioaren Ebazpenera zuzenean joan zaitezten (bertan aurkituko duzue beka hauek eskatzeko baldintzei eta epeei buruzko informazio guztia), eta bigarrena, online eskatu ahal izateko jarraibideekin. Ministerioaren beken informazioa Beka eskatzeko jarraibideak […]
Antzerki Forum
Aste honetan zehar, gure 4 .DBHko ikasleek Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak Nafarroako Antzoki Sarearen “Ohaltzara/Salto a Escena” programaren bitartez eskainitako antzerki forum batean parte hartu dute.“El Porno, una vuelta al deseo” du izenburu lanak, eta Binomio izan da interpretatu duen konpainia.Forum honen helburua da emakume gazteen aurkako indarkeria motak eta sexu-indarkeriaren inguruko mitoak identifikatzea, maitasun […]
LANBIDE HEZIKETAKO ONARPENA 2025-2026
Martxoaren 26an, 16:30ean, ikastetxeko areto nagusian Lanbide Heziketako onarpenari buruzko hitzaldi bat eginen da. Era berean, hezkuntza Departamentuak 3 saiotan antolatutako informazio hitzaldi batera gonbidatzen ditu familiak, 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketako zein Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi-mailako eta goi-mailako ikasleak onartzeko prozesuari buruz informatzeko. Informazio gehiago esteka honetan
ATXIKITUTAKO ESKOLETATIK EZ DATOZEN IKASLEAK ONARTZEKO DATAK: MARTXOAREN 24TIK 28RA
Gure ikastetxeari ATXIKITA EZ dauden ikasleentzat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) onartzeko prozesuaren eskaerak martxoaren 24tik 28ra bitartean aurkeztuko dira, 2025-26 ikasturterako. Onartzeko behin-behineko zerrendak ekainaren 25ean argitaratuko dira, eta erreklamazioak eta uko egiteak ekainaren 26tik 30era bitartean egingo zaizkie behin-behineko zerrendei, lehen aukerako ikastetxean. Erreklamazioak uztailaren 2an ebatziko dira. Behin betiko zerrendak uztailaren 1ean jakinaraziko […]
Ate irekiak
GALDETEGIAREN ESTEKA
Eureka! museoa
Pasaden otsaileren 4ean DBH 4. mailako ikasleak Donostiako EUREKA! museora bisita egin zuten. Bertan elektrizitate tailerra eta bisita gidatua egin zuten eta bertan dauden material desberdinekin esperimentatzeko aukera izan zuten eta erakusketak ikusteko aukera izan zuten ere.
Erriberri
Pasa den urtarrilaren 22an, DBHko 2.mailako ikasleak Errriberri-Olitera joan ziren. Historia ikasgaian Erdi Aroa lantzen ari dira eta irteera honen helburuak gaian sakontzea eta Nafarroako ondarea ezagutzea izan ziren. Bertan, Nafarroako errege-erreginen jauregia bisitatu zuten eta dorreetara igotzeko aukera izan zuten. Honez gain, arte erromanikoaren adibide garbiak diren Santa Maria eta San Pedro elizen atariak […]
Antzerkia
Astelehen honetan Chameleon Theatre konpainiak bisita egin digu “Einstein ‘s Dilemma” antzerki jarduera bat egiteko. DBHko lehen eta bigarren mailako British ikasleek asko gozatu zuten jarduera horretaz, eta oso motibagarria eta parte-hartzailea izan zen.
MUGIKORRAK BERANDU ENTREGATZEA
Ikastetxeko guraso elkarteek antolatutako «ATZERAPENA MUGIKORREN BANAKETAN» hitzaldiaren informazioa elkarbanatzen dizuegu. Irudian klik eginez sartzen da.
ONGIZATE EMOZIONALEKO ZIKLOA
Irlandara bidaia 2025/2026 ikasturtea
Aurreko urteetan egin dugun bezala, berriro proposatuko dizuegu 2025/2026 ikasturterako Irlandarako bidaia DBHko 3. maila (aurten 2. maila) egingo duten ikasleentzat. Hizkuntza murgiltze honek astebeteko iraupena du, eta lehen hiruhilekoan egingo da (ikasturte honetan urrian izan da). Bidaia astebeteko egonaldia izango zen Dublin hegoaldean dagoen herri batean (Bray-Greystones). Egonaldia familia irlandarretan egingo litzateke (gure ikastetxeko […]
SASKIEN IRABAZLEAK
Abenduaren 13an egindako zozketako saskien irabazleak ikastetxetik pasatu dira saskiak jasotzera. Goza ditzazuela!!!!! LEHEN SARIA BIGARREN SARIA HIRUGARREN SARIA
GABONETAKO POSTALAK, GURE OHIKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
LEHEN SARIAK eta 2.DBH EUSKARA 3. eta 4. DBH EUSKARA eta 2. DBH. GAZTELANIA 3. eta 4. DBH. GAZTELANIA BIGARREN SARIAKk eta 2. DBH. EUSKARA 3. eta 4.DBH. EUSKARA eta 2. DBH. GAZTELANIA 3. eta 4.DBH. GAZTELANIA GAINERAKO HAUTATUAK ETA AKZESITAK
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 18
- Next Page »