Uharteko Omnia Team taldea, gure ikasle Daniela Casellasen taldea, izotz gaineko balleteko Espainiako txapeldun izan da. Joan den asteburuan Federazio Kopa ospatu zen Vielhan. Proba horrek Espainiako txapelketa maila du hainbat kategorietan: banakako Junior A, dance bakarrik eta izotz gaineko balletean. Omnia Team ballet-taldeak, Uharteko 13 patinatzailek osatzen dutenak, lehen postua lortu zuen Open-15 kategorian. […]
Biarritzen eta Bayonan FRANTSESA PRAKTIKATZEN
Pasa den apirilaren 28an, 3DBHko frantseseko ikasleek ateraldi bat egin zuten Frantziara ikasturtean zehar ikasitako guztia praktikan jartzeko. Biarritz eta Baiona hiriak ezagutzeaz gain aukera izan zuten hango biztanleekin frantsesez hitz egiteko. Oso ongi pasa zuten!
ZORIONAK AMAIA!!
Gure ikasle Amaia Rozas Juanarena FSIngenium taldeko kidea izan da eta taldea Houstonen (AEB) ospatu den FIRST LEGO LEAGUE-KO ROBOT KATEGORIAN MUNDUKO TXAPELDUN ETA TXAPELDUN ABSOLUTOA GERATU DA. FSIngenium Battery proiektuarekin sailkatu zen, offshore aerosorgailuetan (itsasoan instalatuak) emergentzia biltegiratzeko sistema berri bat garatzen duena. Taldea 12 eta 16 urte bitarteko gazteek osatzen dute, eta horien […]
JASONE OSORO
Gure ikastetxean, D ereduko 1. mailako ikasleek solasaldia izan zuten Jasone Osoro idazlearekin. “Imaginazioa eta memoria beharrezkoak dira. Guztiok jaiotzen eta hiltzen gara imaginazioarekin, baina trebatu behar dugu.”
ZORIONAK LEYRE ETA OIHANE!!!
Jakinarazi nahi dizuegu “Pedro de Atarrabia” Narratiba Lehiaketaren sariak atera direla. Lehiaketa horretan DBHko 1. eta 2. mailako gure euskara eta gaztelaniazko ikasleek parte hartu zuten.Gaztelaniazko modalitatean gure ikastetxeko bi ikaslek lortu dute lehen eta bigarren saria:Lehen saria: Leyre Ruiz Ancín 2.DBigarren saria: Oihan Redin Alonso 2. BZorionak sarituei, eta bide batez, parte hartu duten […]
BRITISH FAIR
Hezkuntza orrialdearen albisterako esteka
EKAINBERRI
Gure ikasleak Ekainberriko kobazuloetara joan dira (Gipuzkoan) historiaurreanarkeologia esperimentalaren bidez murgiltzeko. Honek klasean emandako edukiakborobiltzen lagunduko du eta historiako ikasgaira modu bibentzial batean hurbiltzekoaukera eman izan du. Oso ongi pasa dugu!
ARANTZA
D ereduko 1.mailako ikasleak Arantzan eman dute astebete, bertan euskaraz bizitzeko egonaldiakegin dituztelarik, Nafarroako Gobernuak antolaturiko kanpaldiak.Esperientzia polita izan da, ikasleek harremantzeko, jarduera mota desberdinak egiteko, eta giroeuskaldun eta herrikoi batean bizitzeko aukera izan dutelarik.Arbolismoa, gau kantak, jolasak, talo tailerra, diskoteka… denetatik egin dugu eta primeran pasadugu!
MEDEA
Pedro de Atarrabia DBHIko Latineko ikasleak Euripidesen Medea tragediaren antzezpenean izan ziren joan den martxoaren 22an.Ondoren, Nafarroako Artxibo Nagusira joan ziren. Bisitaldi gidatua izan zuten eta XII. mendeko jauregi zahar honen bilakaera ezagutu zuten (Rafael Moneo arkitektoak egin zuen zaharberritze lana). Hainbat eskuizkribu kontserbatu eta berreskuratzeko lana ikusi zuten. Azkenik, latinez irakurri eta interpretatu ahal izan zituzten […]
BRITISH FAIR
Datorren asteartean, martxoaren 30ean, 16: 15ean, gure BRITISH AZOKA aurkeztuko dugu berriro. Ikasleek eta irakasleek denbora daramate lanean eguna berezia izan dadin. Gonbidatuta zaudete!!!
ATE IREKIEN EGUNA
Datorren asteartean, , martxoak 14, ikasle berrien familiak bilera batera deitzen ditugu, Pedro de Atarrabia ikastetxeko areto nagusian. Ondoren, bisita bat egingo dugu, ikastetxea erakusteko.Ordutegia:16:30-17:30 D ereduko ikasleen familiak eta 17:45-18:45 A, G eta G-Britisheko ikasleen familiak
Orientazio-bilera
Martxoaren 15ean, asteazkena, 16: 30ean: DBHko 3. mailatik aurrerako ibilbide akademikoak hautatzeko informazioa.
Ongi izate emozionalaren tailerrak DBH 3.ko ikasleekin
APSIDE elkarteko profesional batek, ikasleak lagundu ditu antsietatearen eta estresaren ezaugarriak, osagaiak eta kausak ezagutzera baita egoera horiek prebenitzeko eta aurre egitea. Bidenabarrean ere profesionalak landu du ikasleekin adimen osasunaren aurrean isiltasuna eta estigmatizazioa hausteko beharra eta laguntza eskatzen jakitea.
- « Previous Page
- 1
- …
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- …
- 16
- Next Page »