Martxoaren 25ean 2.DBHko frantseseko ikasleek Frantseseko Departamentuak Donibane Lohizunera antolatu duen txangoan parte hartu dute. Ipar Euskal Herriko kostaldeko hiribildu bikaina bisitatu eta bertako historia eta kulturaren zati bat ezagutzeaz gain, gure ikasleek kurtsoan zehar eskuratutako ezagutzak praktikan jarri ahal izan dituzte benetako eta eguneroko komunikazio egoeren bidez. Parte hartzaile guztiek primeran gozatu dute jardueraz […]
Ohaltzara/Eszenarako jauzia
Martxoaren 20an eta 21ean, DBHko 2. mailako ikasleek “Ohaltzara/Eszenarako jauzia” programako jarduera batean parte hartu dute Atarrabiako Kultur Etxean. Jarduera honetan, Baketik-en “Sarako historia” antzeztu da, eskola-jazarpena jorratzen duen Antzerki Forum, eta, ondoren, hainbat jolas eta eztabaida egin dira gaia lantzeko.
Rapoesía
Atzo 3G taldeak beste 6 ikastetxetako talde askorekin batera Rapoesia ekitaldian parte hartu zuen. Burlatako kultur etxean erakutsi ahal izan zuten bigarren ebaluazio honetan egindako lan guztia. Guztira 300 ikasleek arteaz, rapaz eta poesiaz gozatzeko aukera izan zuten goiz osoan zehar. Sorpresa polita izan zen, baita ere, bertan gure ikasle ohiekin topo egitea eta haien […]
Emakumeak eta kirola
Skolae eta Gorputz Hezkuntzako sailetatik, M8a ospatzeko, Emakumeak eta kirolari buruzko hitzaldiak antolatu ditugu. Hitzaldi hauek posible izan dira Nafarroako Kirol Institutuaren programari esker. Lucia Ibarrolak eta Aurkene Arocak tenisean eta piraguan izandako esperientziak kontatu dizkiete DBH 4. Mailako ikasleei.
Ate irekiak
Ekainberrira irteera
Lehen mailako ikasleek Zestoako (Gipuzkoa) Ekain haitzuloaren erreplika bisitatu dute, historiaurrearekin bat egiteko eta arkeologia esperimentalaren bidez gizateriaren historiaren hasieran murgiltzeko. Sua, margoa eta ehiza egiteko teknikak ikasi dituzte.Oso ondo pasatu dugu!
BRITISH FAIR 2024!!
Latina
Pedro de Atarrabia DBHIko ibilbide humanistikoko ikasleek Nafarroako Museoa eta Nafarroako Artxiboa bisitatu zituzten abenduaren 14an. Oso bisita didaktikoa izan zen. Alde batetik, Museoan, Erromanizazioaren mundura hurbildu ziren, mosaikoak, milliarioak, anforak… ikusi zituzten. Bestetik, Artxiboan, latinez idatzitako eskuizkribuak ikusi zituzten eta dokumentuak berreskuratu eta zaintzeko prozesua ezagutu zuten. Oso bisita atsegina izan zen, ikasitakoa bertatik […]
GABONETAKO SASKIAREN ZOZKETA
2023ko abenduaren 15ean egindako zozketan saritutako zenbakiak 1. zenbakia: 5390 kolore horia 2. zenbakia: 0212 kolore arrosa Saskia hilaren 20ra arte jaso ahal izango da, 11: 05ean. Egun horretan bertan zenbaki saritua agertzen ez bada, beste zozketa bat egingo da.
Euskara Ezkabarten: paperetik ahora
Pasa den astean D ereduko 4. mailako ikasleekin Arreko Gizarte Etxean izan ginen “Euskara Ezkabarten: paperetik ahora” erakusketa ikusten. Erakusketa honen helburua euskarak ibarrean izan duen lekua azaltzea da eta euskara idatzizko hizkuntza ere bazela ikusaraztea. Bertan garai zaharretako idazkiak, azken hiztunen testigantzak eta euskararen gaur egungo egoerari buruzko informazioa jaso genuen Kike Diez de […]
Indarkeria matxista
Azaroan zehar maila guztietako ikasleek indarkeria matxistaren aurkako Sloganak diseinatu dituzte. Guztira 150 lan baino gehiago jaso ditugu eta guztiek parte hartu dute ikastetxeko Skolae taldeak sortutako lehiaketa batean. Hemendik ikasleen inplikazio handia eskertu nahi dugu eta batez ere, irabazleak zoriontzen ditugu!
Nagore Laffage
Azaroak 14an, Hezkuntza Arretako ikasgaiak antolatuta, Asun Casasolarekin solasaldi bat izan genuen. Bertan 4. mailako ikasleek, Nagore dokumentala ikusi ondoren, Asuni galdera batzuk egiteko aukera izan zuten. Ikasleek ea hitzaldiek aurrera egiten laguntzen dioten edo ea Sanferminak iristen direnean zer sentitzen duen galdetu zioten beste hainbat gauzen artean. Asunek saioak iraun zuen bitartean erantzun zintzo […]
Ariadna Malo
Ariadna Malo gure ikaslea laugarren postuan geratu da (hirugarren postutik segundo batera) Grezian urriaren 27tik 1era ospatu den Europako Junior Igeriketa Txapelketan. Zorionak txapeldun!
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 16
- Next Page »