Pedro de Atarrabia DBHIko ikasleek gure planetaren iraunkortasunari buruzko informazio- eta kontzientziazio-saio bat jaso dute. Bertan, Villava-Atarrabiako ingurumen teknikariak, Mikel Baztánek, Villava-Atarrabiako Udalaren Berdea Proiektuan udalerriko karbono aztarna murrizteko eta klimarekin atseginago bihurtzeko egiten ari diren ekintzen berri eman digu. Hitzaldi hau Green-Berdea Proiektuaren abiapuntua da gure Institutuan. Helburu berberak izango ditu, baina, gainera, gure ikasleentzat hezkuntza-helburua ere izango du.