BIOMARATOIA 2022
Pedro de Atarrabia DBHIko 3. Dko ikasleek joan den apirilaren 29an, ostirala, parte hartu zuten 2022 Biomaratoian. Mundu osoko biodibertsitatea ezagutu eta erregistratzea helburu duen herritarren zientziari buruzko nazioarteko ekitaldia da hau. Mancoeducatik bigarren hezkuntzako ikasleentzat prestatu zen jarduera hau Arga ibaiaren pasealekuan. Inguru horretan, eta begiraleen laguntzarekin, gure ikasleek gure ibaiaren inguruko flora eta fauna bilatzeari ekin zioten.