www.educacion.navarra.es (Noticias de Educación) webgunean argitaratu da 2021-2022 ikasturtean DBHko 3. mailako ikasleentzat Frantziarekin elkar trukatzeko deialdia.
Iraupena: 10 aste, 5 herrialde bakoitzean
***COVID-19 delakoaren ondoriozko osasun-krisiaren bilakaeraren arabera, programa bertan behera utzi edo aurrera jarraitu erabakiko da. Familiek informazio zehatza jasoko dute.
Ikasle eskatzaileak: ikasturte honetan DBHko 2. mailan Hezkuntza Departamentuaren menpeko A, G, A/G, A/D y A/G/D ikastetxeetan ari direnak, eta deialdiak eskatzen dituen irizpideak betetzen dituztenak.
Eskaerak egiteko epea:
-Familientzat (eskabidea beren seme-alaben ikastetxean aurkeztu beharko dute): 2021eko urtarrilaren 29tik 2021eko otsailaren 26ra.
-Ikastetxeentzat (familien dokumentazioa Hezkuntza Sailera bidali beharko dute): 2021eko urtarrilaren 29tik 2021eko martxoaren 8ra.
-Informazio osoa
•1. eranskina (deialdia)
-Nahitaezko dokumentazioa (erderaz, Frantziako familiek uler dezaten):
•2. eranskina (eskabide-orria)
•3. eranskina (gurasoen baimena)
•4. eranskina (motibazio-gutuna)
•2020ko ekaineko ohiko ebaluazioaren azken oharren ziurtagiria (DBHko 1. maila, 2019-2020 ikasturtea)
***Datorren astelehenetik aurrera (otsailak 1), informazio hori www.navarra.es (izapideak) helbidean egongo da ikusgai.