Huarteko emakumezko infantilen eskubaloi taldea ekainaren 9an, igandea, txapeldun geratu zen bere mailako Espainiako lehiaketan, finalean Córdobako Smurfit Kappa taldea garaituta (30-26). Huarte taldeko infantilak Smurfit Kappa taldearen aurka galduz hasi ziren (26-30) baina gero Sant Joan Despí (28-20) eta Hand Vall Valladolid (35-30) taldeei irabazi zieten, semifinalera pasa eta Maravillas Benalmádena (25-24) taldea garaituz. Espainiako txapeldunen artean gure ikastetxeko zazpi ikasle ditugu: Idoia Razquin, Paula Astiz, Haizea Goñi, Ane Mendiburu, Enara Argibide, Aratz Zenborain, Jone Alonso,
Bestalde, maiatzaren 29tik ekainaren 2ra Beti Onak taldeko kadeteek Torreviejan (Alicante) eskubaloiko emakumezkoen Espainiako Txapelketako bukaerako fasea jokatu zuten. Jokalarien artean Lyndie Tchaptchet, Leyre Duarte, Oihane Asiain, Amaia Noain, Saioa Nuin, Iraia Ganuza, Gotzone Jaso, Jaione Goyeneche eta Leire Elizalde zeuden, Pedro de Atarrabia DBHIko ikasleak.
Pasa den hilabetearen bukaeran Atarrabian Nafarroako txapeldun izendatu eta maiatzaren 17 eta 19a bitartean Salamancan ospatutako sektore fasean garaipena lortu ondoren, Atarrabiako taldeko jokalariek beste zazpi taldek ere lortu nahi zuten titulua lortzeko borrokatu zuten, txapeldunorde geratuz. Finala ekainaren 2an izan zen, bertako taldearen aurka eta 3 puntura soilik geratu ziren.
Zorionak txapeldunak!