Oinarrizko irakaskuntzarako testuliburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legean ezarritakoaren arabera.
Iraunkortasun-baldintza: derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Graduko Heziketa Zikloetan, ikastetxeak egindako testu-liburuak/materialak/erabilera komuneko materialak ikasleek berrerabili behar dituzte bost ikasturteko epean.
IKASLEEN LEGEZKO ORDEZKARIENTZAKO INFORMAZIOA
Familiek mailegu sistemarekin dirua aurrezten dute, eta maileguak eduki pedagogiko nabarmena du, ikasleei, bereziki, eta haien legezko ordezkariei irakatsi behar baitie zein garrantzitsua den esleitzen zaien materiala zaintzea eta material hori ikastetxeari kontserbazio eta erabilera egoera onean itzuli behar diotela, behin ikasturtea amaituta edo ikastetxean baja hartuta, ikaslea lekualdatzen bada.
Testuliburuak ikastetxearenak izanen dira, eta ikasturtea amaitzen denean, ikasleak ikasi duen ikastetxean bertan geldituko dira, beste ikasle batzuek erabil ditzaten hurrengo ikasturteetan. Hala ere, ikastetxeek beste aukera batzuk gaitzen ahalko dituzte, hurrengo ikasturteetan beste ikasle batzuek liburu horiek erabili ahal izatea bermatzeko.
Era berean, sistema honek legezko ordezkariak behartzen ditu itzuli ez den edo hondatuta dagoen materiala berriz erostera ikasturtea bukatutakoan. Ikaslearen legezko ordezkariek ez badute betetzen materiala berritzeko betebeharra, ikasleak utzi eginen dio Doakotasun Programaren hartzaile izateari, harik eta itzuli gabeko edo hondatutako materiala berritu dela frogatzen den arte.
Baldin eta Administrazioak ikasle bakoitzeko egiten duen diru ekarpenaren eta testuliburuen eta/edo materialen sorta bakoitzaren kostuaren arteko aldea negatiboa bada, ikasleen legezko ordezkariek ordainduko dute diferentzia hori, eta, hala ere, hurrengo ikasturtean testuliburua erabiltzeko eskubidea besterik ez dute berenganatuko horregatik.
Ikasleren batek ikasturte batean Doakotasun Programan parte hartu nahi ez badu, haren legezko ordezkariak hala jakinaraziko dio ikasleak ikasketak egin behar dituen ikastetxeari, adierazten diren datetan eta moduan. Dokumentu hori ikastetxeko webgunean eta ikastetxean dago eskuragarri.