Atzo DBH 3. mailako D ereduko ikasleak Atarrabiako Kultur Etxera joan ziren Bolante Baten Historia deituriko dokumentala ikustera. Dokumentalean, 80ko hamarkadaren hasieran Jose Miguel Etxeberria Álvarez; Naparra izeneko gaztearen desagerpena eta kasu honen egia argitzeko bere familiaren ahaleginak kontatzen dira. Konkretuki gure lankidea Eneko Etxeberria da dokumentalaren protagonista eta anaiaren bilaketaren lekukoa hartu duena,. Bere […]
LH: eman izena apirilaren 29tik maiatzaren 10era
Eskola-garraioan maskara erabiltzea
Ikasleei gogorarazten zaie maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela eskola-garraioan.
ATERALDIA IRUÑAKO KATEDRALERA ETA NAFARROAKO MUSEORA
Pasa den asteazkenean, apirilaren 6a, eta ostiralean, apirilaren 8a, gure DBHko 2. mailako ikasleekin Iruñako katedralera eta Nafarroako Museora ateraldi bat egin genuen. Katedralean, gotiko eta erromaniko arte estiloko ezaugarri ezberdinak ikusi eta azaldu zizkiguten, klasean ikasitakoa praktikan jarriz. Museoan aldiz, Nafarroako erromatar aztarna ezberdinak erakutsi zizkiguten, baita lehen aipatutako arte estiloen elementu arkitektoniko ezberdinak […]
Ikasketa-bidaia 2022
DBHko 4. mailako ikasleak Ampostara joan dira bertako paisaiaz eta programatutako jarduerez gozatzera. Argazkiak eguneratuko ditugu. GOZATU!!
Argazki-lehiaketa
Apirilaren 8an, ostirala, Argazki Lehiaketaren sariak banatu ziren, aldez aurretik ospatu genuen liburuaren eguna zela eta. Hauek izan ziren sarituak: Lehen saria: 4. B mailako Arkaitz EnerizBigarren saria: 1. B mailako Olaya PérezHirugarren saria: Uxua Burgui (1. G)
TIPI TAPA…PEDRO DE ATARRABIA
Etor zaitez ongi pasatzera gure British azokara
British programako ikasleen aurrera eramango dutena. Maiatzak 19, 16:15.
ATE IREKIEN EGUNA
Datorren asteartean, martxoaren 14an, bilera batera deitzen zaituztegu, Pedro de Atarrabia Institutuko areto nagusian. Ondoren, bisita bat egingo dugu, ikastetxea erakusteko.Ordutegia:16:30-17:30 D ereduko ikasleen familiak17:45-18:45 A, G eta G-Britisheko ikasleen familiak
MUSIKARIAK IKASTETXEETAN
Hezkuntza Departamentuak, sortutako programaren barruan, euskal musika eta musikariak ikastetxeetara eramateko asmoz, Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren bisita izan dugu gure ikastetxean. 4. mailako ikasleek bere musikaz gozatu dute.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren bekak
Jakinarazi nahi dizuet argitaratuta dagoela Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren beken deialdi orokorra 2022/23 ikasturterako. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 30etik maiatzaren 12ra bitartekoa da. Eskabide horiek modu telematikoan formalizatu beharko dira, Ministerioaren orriaren bidez. Hurrengo estekan deialdi horri buruzko informazio guztia aurkituko duzue. https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/general/05/050130/ficha/050130-2022.html Hezkuntza-laguntzaren beharra duten ikasleentzako beken deialdia 2022ko maiatzean argitaratzea aurreikusten da.
SARTZEKO PROBAK
Aste honetan (martxoak 14-18) LANBIDE HEZIKETA, ARTE PLASTIKOAK ETA DISEINUA ETA KIROL-JARDUERETAKO ZIKLOETAN SARTZEKO PROBETAN IZENA EMATEKO epea zabalik dagoela jakinarazten dizuet:https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/Sarrera probak-a-zikloak-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas Baldintzak: gutxienez 17 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea, eta irakaskuntzetarako edo hezkuntza-mailetarako adierazitako titulu edo baldintzaren bat ez izatea.
ZIENTZIAN NABARMENDU DIREN EMAKUMEEN ERAKUSKETA
“Biologia eta Geologiako DBHko 4. mailako ikasleek zientzian garrantzitsuak izan diren eta diren emakumeei buruzko proiektu bat egin dute. Diseinatutako maketak eta emakumeen biografiak M8tik ikus daitezke ikastetxeko areto nagusian.”
- « Previous Page
- 1
- …
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- …
- 17
- Next Page »