Pedro de Atarrabia DBHIko Latineko ikasleak Euripidesen Medea tragediaren antzezpenean izan ziren joan den martxoaren 22an.Ondoren, Nafarroako Artxibo Nagusira joan ziren. Bisitaldi gidatua izan zuten eta XII. mendeko jauregi zahar honen bilakaera ezagutu zuten (Rafael Moneo arkitektoak egin zuen zaharberritze lana). Hainbat eskuizkribu kontserbatu eta berreskuratzeko lana ikusi zuten. Azkenik, latinez irakurri eta interpretatu ahal izan zituzten […]
BRITISH FAIR
Datorren asteartean, martxoaren 30ean, 16: 15ean, gure BRITISH AZOKA aurkeztuko dugu berriro. Ikasleek eta irakasleek denbora daramate lanean eguna berezia izan dadin. Gonbidatuta zaudete!!!
ATE IREKIEN EGUNA
Datorren asteartean, , martxoak 14, ikasle berrien familiak bilera batera deitzen ditugu, Pedro de Atarrabia ikastetxeko areto nagusian. Ondoren, bisita bat egingo dugu, ikastetxea erakusteko.Ordutegia:16:30-17:30 D ereduko ikasleen familiak eta 17:45-18:45 A, G eta G-Britisheko ikasleen familiak
Orientazio-bilera
Martxoaren 15ean, asteazkena, 16: 30ean: DBHko 3. mailatik aurrerako ibilbide akademikoak hautatzeko informazioa.
Ongi izate emozionalaren tailerrak DBH 3.ko ikasleekin
APSIDE elkarteko profesional batek, ikasleak lagundu ditu antsietatearen eta estresaren ezaugarriak, osagaiak eta kausak ezagutzera baita egoera horiek prebenitzeko eta aurre egitea. Bidenabarrean ere profesionalak landu du ikasleekin adimen osasunaren aurrean isiltasuna eta estigmatizazioa hausteko beharra eta laguntza eskatzen jakitea.
Emakumearen nazioarteko eguna
Pedro Atarrabia DBHIan M8a ospatu dugu hainbat jarduera eginez. Horietako bat izan da ikastetxeko patioko hesian begizta moreak jartzea, ikasleek miresten dituzten edo zerbait eskertzeko duten emakumeen izenekin. D ereduko DBHko 2. mailako ingeles ikasleek historia aldatu duten emakumeen bizitzari buruzko proiektu labur bat egin dute. Brooke Boney, Jessica Watson, Mae Jemison doktorea, Malal Yousafsai, […]
DBHko 1. mailako ikasleak CIVICANeko liburutegi publikora joan dira
Bigarren hiruhileko honetan, DBHko 1. mailako ikasleak CIVICANeko liburutegi publikora joan dira Liburutegia-Eskola programan parte hartzeko. Horren barruan, ginkana baten bidez (Mezu izkutuak), liburutegiaren funtzionamendua ikasten dute, liburutegiaren fondoak ezagutzen dituzte, taldeka lan egiten dute… Eta dena jolasaren biez. Oso esperientzia erakargarria!
DBH 1. MAILA IGERILEKUAN
Joan den ikasturtetik, Pedro de Atarrabiako DBHko 1. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako unitateetako bat egiten dute Atarrabiako igerilekuetan. Bertan igeriketa estiloak ikasi eta hobetzen dituzte eta, aldi berean, uretan jolas eta jarduera ezberdinak egiten dituzte. 7 saiotan, ikaskuntza esanguratsua ahalbidetzen da ingurune urtarrean, eta ikasle horien ohitura higienikoak hobetzen dira.
Musika Mikel Markezekin
Mikel Markez musikaria ikastetxean, Musikariak ikastetxean ekimenaren baitan.
Zorionak, Ariadna!
Ariadna Malo gure ikaslea Espainiako txapeldunorde geratu da herrialde mailako distantzia luzeko Ariadna Malo gure ikaslea Espainako txapeldunorde geradu da nazio-mailan distantzia luzeko txapelketan (3.000 metro). Zorionak, Ariadna!
“LA CASA CUARTEL DE BERNARDA ALBA”
Antzerki Tailerreko ikasleak Gayarre Antzokira hurbildu ziren urtarrilaren 23an, Federico García Lorcaren obra baten egokitzapena ikusteko. Fermin Cariñenak zuzendutako La casa cuartel de Bernarda Alba izeneko antzezpenaz gozatu ahal izan zuten eta talde tekniko eta artistikoarekin galdera-txandan parte hartu.
NASERTICera bisita
Zientzien ibilbideko 4. DBHko ikasleek irteera bat egin dute Naserticera, bertako laborategi eta instalazio guztiak bisitatuz eta enpresa honetan egiten diren biologia molekularreko proba batzuei buruzko azalpenak jasoz, hala nola PCRak, kromatografiak eta analisi fisiko-kimikoak.
ABENDUAREN 22KO JARDUERAK
Pedro de Atarrabiako ikasleek gogoz parte hartu dute ikastetxeak abenduaren 22an antolatutako jardueretan eta guraso elkarteek eskainitako txokolate jatean.
- « Previous Page
- 1
- …
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- …
- 20
- Next Page »














