Joan den asteazkenean, martxoak 18, gure ikastetxeko 12 ikaslek: Jone Aguado (4E), Naroa Azanza (4F), Kaoutar Faseka (4. A), Nahiane Gibelalde (4F), Ainhoa Iriarte (4G), Ohiane Iribarren (4F), Eider Lafuente (4G), Unat Lasa (4G), Aroa Marcén (4. C), Lorea Méndez (4E), Amaya Nana (4. A) eta Naroa Olaetxea (4G) Goiz Berdeago baterako Datuen Zientziari buruzo WISE (Women in STEM and Empowerment) Proiektuan parte hartu zuten. Europako Proiektu bat da, eta neska gazteek sektore digital, teknologiko eta iraunkorretan parte har dezaten sustatzea du helburu. Hiru arratsaldetan, gure ikasleek datu-zientzia, programazioa eta iraunkortasuna landu zituzten, autokonfiantza, motibazioa eta talde-lanerako trebetasunak indartzeaz gain.
Ikasleak zoriondu nahi ditugu, beren interesagatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik. Lan handia egin zenuten gure ikastetxearen ordezkari gisa. Zorionak guztioi!







