Joan den astelehenean, otsailaren 9an, DBHko 1. mailako ikasleek Ingeleseko Mintegiak antolatutako “Yuma explains the mystery of the moon” storytelling jardueraz gozatu ahal izan zuten. The Enchanted Frog erakundearen eskutik, ikasleak historiaurreko neskato baten larruan jarri ziren, pentsamendu kritikoa erabiliz ilargiaren izaerari buruz ezarritako sinesmenari aurre egiteko.




