Nahuatl Amerikako Erdialdeko hizkuntza indigena bat da. Gaur egun, El Salvadorreko Santo Domingo Guzmán herrian baino ez da hitz egiten. Hizkuntza hau berreskuratzeko, bertako ikastetxeak eta tokiko agintariek parte hartzen duten proiektu bat dago. “El Salvador Elkartasuna” GKEak urteak daramatza proiektu honekin elkarlanean. Joan den astelehenean, azaroaren 3an, ikastetxe horretako zuzendariak bisita egin zigun eta hizkuntzarekin duen esperientzia pertsonalaren inguruan mintza egin zuen, eta nola berreskuratzen ari diren azaldu zuen ere.






