FRANTZIAKO IKASTURTEKO DEIALDIAN INTERESA DUTEN FAMILIENTZAT 26-27
Azaroan, 2026-2027 ikasturterako Frantziako Ikasturte Akademikoaren Programaren deialdia argitaratuko da, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan eta DBHko 1. eta 2. mailan dauden Nafarroako ikasleentzat.
Deialdian parte hartzen duten Frantziako ikastetxe hauek ate irekiko jardunaldi bat antolatuko dute laster. Hona hemen ikastetxe horiek emandako informazioa.
Collège Mayorga (Saint Jean Pied de Port) : Azaroak 15, larunbata, 9:00etatik 12:00etara.
Collège La Salle-St Bernard (Bayonne): Azaroak 15, larunbata, 9:30etik 12:30era.




