Joan den asteazkenean, maiatzak 14, hirugarren mailako ikasle guztiek Escape room batez gozatu zuten. Jarduera ikastetxeko Ikasnova gelan egin zen eta Chameleon Theatre konpainiak egin zuen. Oso jarduera motibatzailea eta inklusiboa izan zen, eta ikasle guztiek erronka guztiak gainditzeko trebetasun guztiak praktikan jarri behar izan zituzten. Izugarri gozatu zuten Hannahrekin, Heartsalot doktorearen pertsonaiarekin liluratu baitzituen.
