Amaia Rozas Juanarena 4.A mailako ikasleak, bere “FSINGENIUM Team” taldearekin batera, “FIRST Lego Leagueko Munduko Houston Txapelketan” parte hartu du joan den apirilean, Sari Irabazlearen Finalista lortuz.
Diseinatu duten berrikuntza proiektua katamaran formako zunda koordinatuen sistema bat da, ozeanoan zehar uraren parametro desberdinei buruzko datuak biltzen dituena, itsas ikertzaileei beren ikerketa lanetan laguntzeko. Datu horiek ozeano guztietako informazioa azkar eta leku beretik eskuratzeko aukera emango lukeen aplikazio baten bidez lortuko lituzkete.
Zorionak Amaiari eta zure taldeari! Espero dugu gozatzen eta arrakasta gehiago lortzen jarraituko duzuela.
