Joan den ostiralean, apirilaren 11n, Jimena González Pérez, Amaia Murizabal Guillén, Inés Pinet Clerc eta Itsaso Ruiz Arraiza 1. A gelako ikasleek Nafarroako Hezkuntza Departamentuak deitutako “STEAM FAIR Navarra 2024/25” programan parte hartu zuten.
15 kg-ko pisua jasateko gai den paperezko zubi bat eraikitzeko proiektua erakutsi zuten, eraikitzeko prozesu osoa ingelesez azalduz. “Garapen Jasangarriaren Saria” jaso zuten beren kategorian.
Zorionak ikasleei eta Javier Roncal Teknologia irakasleari!


