Guztiengandik aski ezagunak dira jada igeriketa eta ur jardueretako onurak, baina gainetik ere gorputz hezkuntzako ikasgaiaren helburu desberdinak eskuratzen laguntzen digu, hala nola; gorputzaren garapen integrala, motrizitate eta koordinazioaren hobekuntza, kontzentrazioa eta diziplina hobea, ziurtasuna eta bizitzarako abilezia eta autoestimua eta hobekuntza emozionala beste batzuen artean. Hori dela eta, jarduera hau aukeratu dugu gure programazioaren barne txertatzeko, are gehiago gainera, harekin aisialdi aktiboa sustatzeko ere, non gertuko instalakuntza eta baliabideak ezagutuko ditugu kirola eta jarduera fisikoa egin ahal izateko.
Igeriketako sei saio izan dira, ikasleak igeri egiteko teknika hobetu, trebetasunak garatu eta uretan ziurtasunez mugitzen ikasi dute haietako askorentzat esperientzia onuragarria izanik. Aurrerantzean halako aukera paregabea izaten jarraitu nahi dugu

Mila esker Pedro de Atarrabia DBHI-ri jarduera diruz laguntzeagatik eta Martiket Udal Kirol Elkarteari zein begirale taldeari instalakuntzak eta jarduera aurrera eramatea ahalbidetzeagatik!