Otsaila bukaeran eta apirilaren hasieran, “emakumea eta kirola” gaiaren arira, gure zentroan bi jardunaldi ospatu ditugu DBH 4. mailako ikasleekin. Itziar Rekalde borroka olinpikoko eta Jaione Ekisoain judoko goi mailako kirolariak izan ditugu gurean. Euren kirol ibilbidea, esperientzia eta ikaskuntzen inguruan mintzatu dira. Kirolarengandik jasotako pasarte, ikaskuntza eta bizitzarako aplikagarri diren ezaugarriez gain ere, praktika bat eraman dute aurrera non entrenamenduetan burutzen dituzten hainbat ariketa eta euren berezko kiroletako teknikak irakatsi dizkiguten, hala nola, te-waza judoko eskuko proiekzioa. Emakume kirolari hauek, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta, goi mailako kirolaren inguruan duten ikuspegia gerturatu diote ikaslegoari, kirol femeninoa eta bere areagotzea eta eragina gizartean agerian jarriz. ¡Mila esker eta hurrengo ikasturteetan zuen agerpenaz gozatzea espero dugu!

