
Ingeles departamentutik eskerrak eman nahi dizkiogu British Councilen “Read it!” Volume 2 ekimenean parte hartu duten ikasleei: Ibai Onecha, Javier Casimiro, Julieta Santos, Lukas Silva, Anne Gomez, Manel Talbi, Jon Goñi eta Keira Ciriza.
Lehiaketa hau bideo labur bat egitean datza, irakurri duten eta gustatu zaien liburu baten aipamen edo kritika batekin, baita beste ikaskide batzuei gomendioa egiten ere. Ingelesez egin behar zuten, “elevator pitch” baten antzera (aurkezpen labur bat, hartzailea konbentzitzeko igogailuko ibilbide batek irauten duen denboran). Saria 300 euroko bale bat izan da, ingelesezko irakurketa liburuetarako, bai irabazleentzat, bai ikastetxeko liburutegiarentzat.
Bertan ikasleek gai desberdinetako liburuak aurkeztu zituzten, “Piense como un maestro” eta “Amanda Black. Herentzia arriskutsua» adibidez.
Lehiaketa hau Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren, British Councilen eta 1.DBHtik 4.DBHra programaren jarraitzaile izan diren autonomia erkidegoen hitzarmenei atxikitako 15 ikastetxeei irekita zegoen.