Aste honetan zehar, gure 4 .DBHko ikasleek Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak Nafarroako Antzoki Sarearen “Ohaltzara/Salto a Escena” programaren bitartez eskainitako antzerki forum batean parte hartu dute.
“El Porno, una vuelta al deseo” du izenburu lanak, eta Binomio izan da interpretatu duen konpainia.
Forum honen helburua da emakume gazteen aurkako indarkeria motak eta sexu-indarkeriaren inguruko mitoak identifikatzea, maitasun erromantikoaren idealaren ondorio izan daitezkeen indarkeria sotilei buruz hausnartzea eta, azkenik, genero sozializazioaren bidez ikasitako jokabide sozialak identifikatzea eta sexu-indarkeria motekin lotzea.
Antzerki-antzezpen bat egin da, ondorengo eztabaida bat, eta, azkenik, ikasleak eszenara atera dira.
