Pasa den urtarrilaren 22an, DBHko 2.mailako ikasleak Errriberri-Olitera joan ziren. Historia ikasgaian Erdi Aroa lantzen ari dira eta irteera honen helburuak gaian sakontzea eta Nafarroako ondarea ezagutzea izan ziren.
Bertan, Nafarroako errege-erreginen jauregia bisitatu zuten eta dorreetara igotzeko aukera izan zuten. Honez gain, arte erromanikoaren adibide garbiak diren Santa Maria eta San Pedro elizen atariak ikusi eta aztertu zituzten.
