Gozamen handia izan zen abenduak 11 asteazkenarekin Gurpildun Aulki Gaineko Saskibaloiko Nafarroako taldeko kide baten bisita izatea insitutuan. María Puerto, hain zuzen ere, Beatriz Zudaire kirolari paralinpikoaren ama, etorri zen gurera,klubaren ordezkari gisa eta aukera eskaini zigun kirol aparta honetara gerturatzeko.
Lehen mailako ikasleekin gorputz hezkuntzan landutako kirol egokituko ikaskuntza egoerari itxiera emateko,Gurpilgun aulki gaineko Saskibaloiko klubarekin bisita antolatu genuen. Goiz osoan zehar 1.mailako talde guztiek aukera izan zuten saio batean kirol ikusgarri honen zehaztasunak ezagutzeko eta gurpildun aulkietan praktika egiteko.
Goiz bikaina pasa genuen ikasle zein irakasleak, kirol honen xehetasunak ezagutuz eta aulki gaineko lasterketak eta jaurtiketak eginez. Gogoz gelditu zinetenentzako, entrenamenduak ikusteko aukera dago UPNA-n, astelehen eta asteazkenetan 19.00tatik-20.30tara. Errepikatzeko irrikaz, hurrengo urtean!
Eskerrik asko BSR!! Eta bereziki María Puerto!