Gure ikastetxeak, Pedro de Atarrabia DBHIk, Nafarroako Gobernuak antolatutako eztabaida lehiaketan parte hartu du 1. DBHko talde batekin.
Anne Gómez Díaz de Cerio, Ibai Onecha Saiz, Manel Talbi, Keira Ciriza Esparza eta Julieta Santos Muruzabal izan dira gure ordezkariak.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartzeagatik, eta ikasle horiek eta ikaskide guztiek lehiaketa honetarako prestakuntzan egindako lana eta inplikazioa nabarmendu nahi dugu. Modu solidarioan eta kooperatiboan lan egin dute haien artean. Lehiaketan, bost ikasle hauek bi txandetan moldatzen, ikasten eta hobetzen jakin dute.
Oso ikasketa interesgarria izan da talde osoarentzat, eta elkarri entzutearen eta argudio desberdinekin aurka egitearen garrantzia ikusi dute.
ZORIONAK!!!