Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko, zentroko Skolae taldeak hainbat jarduera prestatu ditu aste honetan zehar aurrera eramateko. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek “Ez utzi indarkeria sartzen” jarduera egin dute, eta DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek “Pepa y Pepe” film laburra ikusi eta “Eskailera” jarduera egin dute.