Pedro de Atarrabiako DBHko 1. mailako ikaslea, @elvialarastradora (bere instagram kontuaren izena), naturaz eta miaketaz maiteminduta, kutsatu egin nahi zaitu. Dokumentalak egitea eta animaliak salbatzea amesten du. «Cosas que me flipan de los animales» liburuaren dibulgatzailea eta idazlea da.
Radio Euskadirako elkarrizketa bat egin du ikastetxean. Bertan, landara egindako ihesaldiak kontatzen ditu, naturarekin gozatzeko, natura entzuteko eta instagram kontuan partekatzeko. Gainera, Kolonbian egindako COP16an parte hartzeko eskatu zioten.
DBHko 4. mailako ikasleek COP29 ospatzeko egindako jarduera ere aipatu du, «BERAK BABESTEN GAITU, BABESTU BEHAR DUGU» leloarekin.