2025/2026 ikasturtean Frantzian urte akademiko bat egin nahi duten ikasleentzat Nafarroako Gobernuaren deialdia argitaratu da. Programaren ezaugarriak honako esteka honetan kontsulta daitezke:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/convocatoria-de-plazas-escolares-para-participar-en-el-programa-academico-de-curso-completo-en-francia
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek parte har dezakete.
Aurkeztu beharreko dokumentuetako bat da 1. ebaluazioko ziurtagiria edo noten buletina (frantseseko ikasgaiaren nota kualitatiboa barne, baldin badago), eta 2024/2025 ikasturte honetako 1. ebaluazioko batez besteko nota (gehienez bi hamartarrekin adierazita).
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 20an amaituko da (egun hori barne). Nahiz eta programak lehentasuna ematen dien batez besteko nota altua duten ikasleei eta, gainera, frantseseko irakasgaia ikasten dutenei, plazak baremo ordenaren arabera esleitzen zaizkie, eta beti geratzen dira plaza libreak frantsesa egiten ez duten ikasleentzat, bereziki lehen hezkuntzan, eskaera gutxiago baitituzte.