Ikastetxeko irakasle eta ikasleen laguntzarekin, galaz jantzita harrera egingo diougu HALLOWEENi. Jarduera hauek egingo dira:
– Apainketa: ikasle talde guztiek beren gelako ATEA apainduko dute eta institutuko SARRERA apaintzeko ere zerbait prestatuko dute (sarrera guztien ekarpenekin apainduko da).
– Istorio laburren lehiaketa: parte hartzea bolondresa izango da. Ikasleek Halloween / Gau Beltza / beldurra gaiarekin lotutako istorio labur bat asmatu beharko dute eta 1.- 2. mailakoetako / 3. – 4. mailakoetako txapeldunentzat saria egongo da.
Istorioa aurkeztu ahalko da idatziz, narrazio zein komiki estiloan, baita ahoz ere.
Istorioak idatzi beharko dira institutuan irakasten den edozein hizkuntzatan, eta ezingo dute gainditu orrialde bateko luzaera. Jai Batzordekideek, jasotako istorio labur guztiak irakurri ondoren, txapeldunak erabakiko dituzte eta urriaren 31ko atsedenaldian irabazleak iragarriko dituzte eta sariak banatuko dizkiete.
– Zortzikoa dantzatu atsedenaldian, jolastokian: Ideia, 31n nahi duen orok atsedenaldian zortzikoa dantzatu ahal izatea da.