Azken hilabetean zehar 1Gko ikasleak Atarrabian jarrita dauden 21 plaketako biografiak ikertzen aritu dira. Ikerketa egin ondoren, atzo bisita gidatua eskaini zieten 2Dko ikasleei, eta hauek adi jarraitu zituzten azalpenak. Proiektu honen helburua Atarrabiako 21 herritarrek gerra zibilean jasan zuten errepresioa ezagutzea eta honekin batera memoria historikoa lantzea da. Honetaz gain, ikasleek ibilbide bat sortu dute 21 plakak bisitatzeko eta Wikiloken aurkitu daiteke: https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/atarrabiako-errepresaliatuen-plaken-ibilbidea-tropezones-atarrabia-villava-166992506