Pasa den ostegunean, apirilaren 18an, Ibilbide Zientifikoko 4.DBH-ko ikasleak Burgoseko Giza Eboluzioaren Museoan egon ziren. Han, beste gauzen artean, Europa Mendebaldeko lehenengo gizakien arrasto fosilak ikusteko aukera izan zuten.
Ondoren, bi arkeologo bikainen eskutik, Atapuerca-ko hiru aztarnategi garrantzitsuenak zeharkatu zituzten: Elefantearen Sima, Galeria eta Dolina Handia, hauetan aztarna arkeo-paleontologikoak nola erauzten diren ikusiz.
Aldi berean, gure arbasoen aztarnak ezagutu zituzten haien portaeraren eta giza eboluzioaren inguruan gehiago jakin ahal izateko. Horretaz aparte, CAREX-ean (Arkeologia Esperimentalaren Zentroan) haien bizimoduaren inguruan hainbat atal landu zituzten, hala nola ehizatzeko moduak, haien herramintak nola lantzen zituzten, labar-artea nola egiten zuten, baita sua egiten ere!
Bereziki aipatzekoa aztarnategian gidatu gintuzten Alvaro eta Alicia arkeologoen lana, mila esker egindako azalpen ezin hobeak eskeintzeagatik.
Egun borobila Burgosen, gure alde “harpe-gizakia”-rekin konektatzen.