DBH amaitu ondoren prestakuntza etapa berriak hasteak orain arte baino gastu ekonomiko handiagoa ekar dezake. Familiei liburuak eta materiala erosten laguntzeko, besteak beste, administrazio publikoek beka eta laguntzen deialdia egiten dute. Martxoaren 19tik aurrera, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren deialdia zabalik dago, eta esteka honen bidez deialdi horretara sar zaitezke: https://www.becaseducacion.gob.es/becas-y-ayudas/fp-bachillerato-otros/tipos-de-becas.html
Geroago, Nafarroako Gobernuaren deialdia irekiko da eta, horretarako, Ministerioarena eskatu beharko da aldez aurretik.
Familiek eta/edo ikasleek horri buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitezte harremanetan institutuaren orientazioarekin.