Martxoaren 25ean 2.DBHko frantseseko ikasleek Frantseseko Departamentuak Donibane Lohizunera antolatu duen txangoan parte hartu dute. Ipar Euskal Herriko kostaldeko hiribildu bikaina bisitatu eta bertako historia eta kulturaren zati bat ezagutzeaz gain, gure ikasleek kurtsoan zehar eskuratutako ezagutzak praktikan jarri ahal izan dituzte benetako eta eguneroko komunikazio egoeren bidez. Parte hartzaile guztiek primeran gozatu dute jardueraz eta oso aberasgarria eta motibagarria izan da.