Pedro de Atarrabia DBHIko ibilbide humanistikoko ikasleek Nafarroako Museoa eta Nafarroako Artxiboa bisitatu zituzten abenduaren 14an. Oso bisita didaktikoa izan zen. Alde batetik, Museoan, Erromanizazioaren mundura hurbildu ziren, mosaikoak, milliarioak, anforak… ikusi zituzten. Bestetik, Artxiboan, latinez idatzitako eskuizkribuak ikusi zituzten eta dokumentuak berreskuratu eta zaintzeko prozesua ezagutu zuten. Oso bisita atsegina izan zen, ikasitakoa bertatik bertara ikusteko aukera eman ziena.