Azaroak 14an, Hezkuntza Arretako ikasgaiak antolatuta, Asun Casasolarekin solasaldi bat izan genuen. Bertan 4. mailako ikasleek, Nagore dokumentala ikusi ondoren, Asuni galdera batzuk egiteko aukera izan zuten. Ikasleek ea hitzaldiek aurrera egiten laguntzen dioten edo ea Sanferminak iristen direnean zer sentitzen duen galdetu zioten beste hainbat gauzen artean. Asunek saioak iraun zuen bitartean erantzun zintzo eta eskuzalabak eman zizkien, ikasleen bihotzak hunkitzen zituen bitartean. Txirrinak jo zuenean, aretoa utzi baino lehen ikasleak Nagoreren historioaren injustiziaz jabetuta modu espontaneoan bere amarengana gerturatu ziren eta hilara handi bat sortuz besarkadak eman zizkioten.