Pasa den astean D ereduko 4. mailako ikasleekin Arreko Gizarte Etxean izan ginen “Euskara Ezkabarten: paperetik ahora” erakusketa ikusten. Erakusketa honen helburua euskarak ibarrean izan duen lekua azaltzea da eta euskara idatzizko hizkuntza ere bazela ikusaraztea. Bertan garai zaharretako idazkiak, azken hiztunen testigantzak eta euskararen gaur egungo egoerari buruzko informazioa jaso genuen Kike Diez de Ulzurrunen eskutik.