Uharteko Omnia Team taldea, gure ikasle Daniela Casellasen taldea, izotz gaineko balleteko Espainiako txapeldun izan da.
Joan den asteburuan Federazio Kopa ospatu zen Vielhan. Proba horrek Espainiako txapelketa maila du hainbat kategorietan: banakako Junior A, dance bakarrik eta izotz gaineko balletean.
Omnia Team ballet-taldeak, Uharteko 13 patinatzailek osatzen dutenak, lehen postua lortu zuen Open-15 kategorian. Hirugarren urtez jarraian ESPAINIAKO TXAPELKETA lortu dute.