Jakinarazi nahi dizuegu “Pedro de Atarrabia” Narratiba Lehiaketaren sariak atera direla. Lehiaketa horretan DBHko 1. eta 2. mailako gure euskara eta gaztelaniazko ikasleek parte hartu zuten.
Gaztelaniazko modalitatean gure ikastetxeko bi ikaslek lortu dute lehen eta bigarren saria:
Lehen saria: Leyre Ruiz Ancín 2.D
Bigarren saria: Oihan Redin Alonso 2. B
Zorionak sarituei, eta bide batez, parte hartu duten irakasle eta ikasle guztiak zoriondu eta eskertu nahi ditugu, gure parte-hartzea arrakastatsua izan baita, bai mailagatik (esan digutenez), bai kopuruagatik ere.